943 51 37 93

+34 943 514 854

Chambrelanek SIANEn erakutsiko dute industriako gida teleskopikoen azken garapenak eta berrikuntzak

Chambrelanek SIANEren hurrengo edizioan hartuko du parte, Midi-Pyrenees eskualdeko industria enpresen topagune nagusia, Tolosa (Frantzia) inguruan gora doan industria eskualdean.

 

Azokaren 15. Edizioa egingo da urriaren 22tik 24ra, Frantzia hegoaldeko industria erakusketa handienean. Bertara, 10.000 bisitari eta 740 erakusle gerturatzea espero da. Hiru egunetan, SIANEk industria sektore desberdinak elkartzen ditu, besteak beste: aeronautika, automobilgintza, medikuntza, elektronika. Bertan, Chambrelanek bere berrikuntzak erakutsiko ditu, gida teleskopikoak adibidez, zeina, 1,5 tonara arte eusteko gai diren.

 

Berrikuntzaren alde egin duen apustuaren beste erakustaldi bat: azken urtean 800.000 euro inbertitu ditu ekoizpen-lerro berri batean, guztiz automatizatua, nazioarteko eskaerari erantzuteko. Ekoizpen-lerro berri hori, gida teleskopikoen fabrikazioan oinarritua, Le Havren kokatu da, hurrengo helburuarekin:

 

          – Bezeroaren erantzun denborak hobetzea.

          – Ekoizpen osoa % 20 hobetzea.

          – Atzerriko eskaera gero eta handiagoei erantzutea.

          – Estanpazio eta mozketa erreminta berriak barneratzea bere ekoizpen lerroan.

 

Duela 60 urte baino gehiagotik, bola-gidari teleskopikoak eta translazio linealeko sistemak egiten eta hornitzen liderretako bat da Chambrelan. Produktuak 95 herrialdetan baino gehiagotan saltzen ditu, Berkomat bezalako banatzaile esklusiboen bidez.

SIANE 2019
https://www.salonsiane.com
October 22-24, 2019
Toulouse –  France

Argazkia: SIANE Salon ©David Becus