943 51 37 93

+34 943 514 854

Berkomat: MetalMadrid 2021an parte hartuko dugu azaroaren 18 eta 19an IFEMA-Madrilen

Aurten ere, Berkomatek parte hartuko du MetalMadrilen, industria berrikuntzan liderra.   

Tokia: IFEMA-Madrid

Data: 2021eko azaroaren 18 eta 19

Berkomaten CHAMBRELAN firma frantsesaren gida teleskopikoen eta translazio-sistemen berrikuntza eta berritasun guztiak erakutsiko ditugu. Izan ere, Espainiarako eta Portugalerako banatzaile esklusiboak gara, beste 3 markaz gain. 

Hegalean ateratzea behar duen aplikazio orotan erabiltzen dira gida teleskopikoak. Lineako gida ororako irristailudun errailak, esaterako, ere ikusteko aukera izango da.

Tiradera eraisgarriak egiteko “kitak” ere ditugu, eta baita blokeatzen diren heldulekuak ere. Aukera zabala dugu, hainbat materialetan: altzairua, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa, eta gainazalaren hainbat tratamendu ere. Halaber, neurri estandarrak ditugu, eta baita proiektu pertsonalizatuentzat gida teleskopikoak eta errailak neurrira egiteko aukera ere.

Berkomaten adituak gara industria makinariaren osagaiak eta osagarriak hornitzen: gida teleskopikoak eta sistema linealak, errodamenduak miniaturan eta doitasun handikoak, gurpil libreak, kontakturik gabeko junturak, torloju elektrikoak eta maiztasun handiko erregulagailuak.

Europan lider eta euren sektoreetan erreferentzia diren hainbat fabrikatzaileren banatzaile ofizialak gara Espainian eta Portugalen, besteak beste. Chambrelan, GMN, GRW eta SycoTec.

MetalMadriden edizio berri honetan bezero eta lagunekin berriz elkartzeko irrikan gaude. Oso hunkigarria izango da.

Han aurkituko gaituzu!