943 51 37 93

+34 943 514 854

GIDA TELESKOPIKOAK ETA TRANSLAZIO-SISTEMAK

Gure modelo ezberdinek kilo gutxi batzuetatik 1.500 kg-ra bitarteko kargak jasaten dituzte; eta 150 mm-tik 2 metrora bitarteko luzera izan ohi dute, itxita egonda. Gainazalaren gogortasuna areagotzeko, korrosioa ekiditeko edota muturreko tenperaturetan erabili ahal izateko, tratamendu ezberdinak aplika daitezke.

Gehienak altzairuan, aluminioan eta altzairu herdoilgaitzean daude eskuragarri.

Gainazaleko tratamendu ugari daude gogortasun handiagoa emateko, tenperatura altuak/baxuak jasateko, baita korrosioaren aurkako tratamenduak ere.

  • Oso gama zabala.
  • Karga ahalmen handia.
  • Segurtasun-koefiziente oso handia.
  • Altzairuz, altzairu herdoilgaitzez edo zeramikaz egindakoak.
  • Hainbat gainazaleko tratamendu erabilgarri.
  • Entregatzeko epe laburrak erreferentzia gehienetan.
  • Ez dago gutxieneko erosketa-kopururik.
  • Ziklo kopuru handia = iraunkortasun handia.
  • Prezio oso lehiakorrak.
  • 2D eta 3Dko planoak kontsulta daitezke.
  • Sistema trinkoak.
  • Gidak planoan fabrikatzeko eta kustomizatzeko aukera, non aplikatuko den kontuan hartuta.
  • Mantentze-lan txikiak.

Informazio gehiago nahi duzu?

Sartu gure Deskargak orrian, behar duzun informazio guztia aurkituko duzu: katalogoak, erreferentzia teknikoak, neurriak, etab.

Zure kontsultak ahalik eta lasterren kudeatzen ditugu.

Zure zalantzak argitu eta sor daitekeen edozein arazo tekniko konponduko dugu.