TALDEA
HiSTORIA

1980ko hamarkadaren hasieran, gure lehen akordioa sinatu genuen GMN enpresarekin haren produktuak Espainian banatzeko. Gerora, akordio hori doitasun handiko errodamenduen, obturazioaren edo labirinto-junturen, gurpil libreen eta elektrotorlojuen arloetara zabaldu da.
Ondoren, loturak ezarri ditugu Europako lehen mailako beste enpresa batzuekin, gaur egun web-orri honetan eskaintzen dizugun osagai-sorta osatu arte.
2021
Hazten jarraitzen dugu...
2018
Kataluniarako eta Mediterraneoko arloko merkataritza-arduraduna sartzea
2009
Ordezkaritza-akordioa SYCOTEC fabrikatzaile alemaniarrarekin
2008
Instalazio berriak Oiartzunen (Gipuzkoa)
2001
Ordezkaritza-akordioa GRW fabrikatzaile alemaniarrarekin
1999
Ordezkaritza-akordioa CHAMBRELAN fabrikatzaile frantsesarekin
1983
STAR-en iparraldeko ordezkaritza
1981
GMN enpresa alemaniarraren produktuak ordezkatzeko akordioa
Gure helburuetako bat bezeroen beharrizanei ahalik eta ardurarik handienarekin erantzutea da, kontsulta egiten digutenetik materiala haien biltegietara eramaten ditugunera arte.
Bezeroen kontsultak lehenbailehen kudeatzeko konpromisoa dugu, eta haien arazo teknikoak konpontzen saiatzen gara, bai geure baliabideak erabiliz, bai ordezkatzen ditugun enpresen departamentu teknikoen laguntzarekin.