943 51 37 93

+34 943 514 854

 

Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

Arduraduna

Berkomat, S.L.U. (IFZ: B20485157)

Helburuak

Industria arteko merkataritza handiko gure jarduera kudeatzea; eskaerei erantzunez, Berkomat SLUren eta harekin erlazionatutako pertsonen arteko harremanetarako tresna bat eskaintzea; webgunearen erabilera kudeatu eta aztertzea; Berkomat SLUren jardueren berri ematea; gure produktu eta zerbitzuekin erlazionatutako informazio- eta lan-mezuak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a Art.)
Berkomat SLUren interes legitimoa (DBEO 6.1.f Art.)

Hartzaileak

Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei jakinaraztea, legezko betebeharra dagoenean edo kasu espezifikoetan izan ezik.

Eskubideak

Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak balia ditzakezu helbide honetan: Ugaldetxo Industrialdea, Zuaznabar kalea, 48, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa), tel. 943514854, edo berkomat@berkomat.com helbide elektronikoaren bidez.

 

Berkomat SLUren webgunearen Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

 

1. Tratamenduaren arduraduna

Berkomat SLU, aurrerantzean “Tratamenduaren Arduraduna”

IFZ: B20485157

Helbidea: Ugaldetxo Industrialdea, Zuaznabar kalea, 48 Herria: 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

Telefono zenbakia: 943514854

Helbide elektronikoa: berkomat@berkomat.com

2. Aplikatu beharreko legeria

Datu pertsonalak babesteari dagokionez, Berkomat SLUk datuen tratamenduari aplikatu beharrezko oinarrizko araudia hau da:

  • 2016/679 EB Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (“DBEO”).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (“LODPBEDB”).
  • Dagozkien arau osagarriak eta garapenekoak.

 

3. Webguneak eta sare sozialak

Berkomat SLUren webgune ofiziala www.berkomat.com da. Berkomat SLUk sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak hauek dira:

Facebook: https://es-es.facebook.com/berkomatslu/

LinkedIn: https://www.linkedin.com/company/berkomat

Pribatutasun Politika honen ondorioetarako, aurrerantzean, Berkomat SLUren webgune ofizialari eta Berkomat SLUk sare sozialetan dituen kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, non eta ez den kontrakoa zehazten.


4. Helburuak eta oinarri juridiko legitimatzaileak

Datu Pertsonalen Babesari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie Berkomat SLUren datu-tratamenduko sistemetan sartu ahal izango direla datu hauek: Berkomat SLUren webgunean edo sare sozialetako kanal ofizialetan dagoen edozein bitartekoren bidez (posta elektronikoa, formularioak, etab.) edo horiek erabiltzearen ondorioz ematen dituzten datu pertsonalak.

Berkomat SLUren webgunearen bidez gauzatu daitezkeen datuen tratamenduek helburu hauek dituzte:

  1. Berkomat SLUren eta harekin erlazionatutako pertsonen arteko harreman, kontsulta eta komunikazioetarako tresna bat eskaintzea, horretarako eskaerei erantzunez (adibidez, harremanetarako formularioak edo curriculuma bidaltzekoak). Oinarri legitimatzaile nagusia: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a Art.), datuak helburu hauekin ematen dituenean.

Base legitimadora principal: Consentimiento de la persona interesada (RGPD art. 6.1.a), cuando facilita sus datos con estas finalidades.

  1. Industria arteko merkataritza handiko gure jarduera kudeatzea; webgunearen erabilera kudeatu eta aztertzea; gure produktu eta zerbitzuekin erlazionatutako informazio- eta lan-mezuak bidaltzea; Berkomat SLUren parte hartzea duten eta Berkomat SLUren jarduera eta ekimenen berri ematea. Oinarri legitimatzaile nagusia: Tratamenduaren Arduradunaren interes legitimoa (DBEO 6.1.f Art.)


5. Kontserbazio-epea

Emandako datu pertsonalak gordeko dira haiek biltzearen helburua betetzeko behar den denboran, bai eta xedearen ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran ere, edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen aldian. Epe hori igaro ostean datuak ezabatu egingo dira, eta haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuko dira.


6. Sekretu-eginbeharra

Berkomat SLUk pribatutasunarekin eta erabiltzaileen datuen babesarekin konpromisoa du. Zure datu pertsonalen tratamendua konfidentzialtasunez eta araudi hau betez egingo da. Berkomat SLUn lan egiten duten eta datu pertsonalak eskura ditzaketen pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokion konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionala izateko eginbeharra sinatu dituzte.


7. Datu pertsonalen bilketa

Tratamenduaren Arduradunak ez du behar datu pertsonalak ematea webgunera sartzeko; hala ere, webgunean formularioak daude (adibidez, harremanetarako formularioa), eta horiek betetzeko beharrezkoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea, gehienak identifikatzeko eta/edo harremanetarako datuak dira.

Erabiltzaileak askatasunez eta borondatez emango ditu bere datu pertsonalak. Berkomat SLUk eskatutako zerbitzua gauzatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatzen.

Edozein eduki mota (datuak, dokumentuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen/aurkezten duen erabiltzaileak adierazi eta bermatzen du horretarako hemen adierazitako baldintzak eta indarrean dagoen legeria betetzen dituela. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituen erabiltzaileak adierazten du haren berariazko baimena duela datu horiek tratatzeko.

Erabiltzailea da erabilitako datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta bidezko tratamenduaren erantzule bakarra, eta Berkomat SLUk ez du horren inolako erantzukizunik izango. Datuen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzen dute, eta horren arduradun dira, beti erabiltzaileak. Era berean, datuak behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa dute. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez badira betetzen edo gaizki betetzen badira, posible da Tratamenduaren arduradunak erabiltzailearen eskaerari erantzun ezin izatea.

Tratamenduaren arduradunak behar bezala jasoko ditu datu pertsonalak, webgunean adierazitako helburu, erabilgarritasun, zerbitzu edo prestazioen arabera. Beraz, ez da inola ere erabiliko iruzurrezkoa, desleiala edo legez kontrakoa den bitartekorik, ezta nolabait erabiltzailearen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituen bitartekorik ere. Webgune honen bidez informazioa bidaltzeak ezinbestean dakar pribatutasun politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako berariazko baimena ematea.


8. Datu zehatzen tratamendua:

    1. Berkomat SLUn enplegu-eskatzaileak

Lan egiteko hautagaitza eskaintzeko erabiltzaileak curriculum vitaea bidaltzen badio Berkomat SLUri posta elektroniko edo antzeko baliabideen bidez, berariazko baimena ematen dio datuak «Administrazioa» izeneko datu-tratamenduan sartzeko.

Datuak helburu honekin erabili ahalko dira: erabiltzaileak etorkizuneko Berkomat SLUren langile-hautaketa prozesuetan parte har dezan. Era berean, Berkomat SLUk langile-hautaketa prozesuak egiteko kontratatzen dituen kanpoko enpresei laga ahalko zaizkie datu horiek.

    1. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinetara edo antzeko zerbitzuetara harpidetzearen kasuan, baldin eta horrek datu pertsonalak tratatzea badakar, erabiltzaileek nahi dutenean eskatu ahalko dute zerbitzu horien baja, berkomat@berkomat.com helbide elektronikora eskaera bat bidaliz edo Berkomat SLUk horretarako ematen duen beste edozein bitarteko erabiliz, hala nola informazio-buletinen amaieran dagoen “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko aukera.

    1. Adingabeen datuak

Tratamenduaren Arduradunaren zerbitzuak ez daude berariaz adingabeei zuzenduta. Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeentzat balira, Tratamenduaren Arduradunak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko luke datu pertsonalak jasotzeko eta, hala badagokio, horiek tratatzeko.

Kontrol-agintariek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzea gomendatzen die Tratamenduaren Arduradunak erabiltzaileei.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, bideo hezigarriak, etab.)

 

9. Sare sozialetarako eta web-kanaletarako esteka

Webgune honek estekak izan ditzake sare sozialetara eta kanpoko webgune eta kanaletara, besteak beste, LinkedIn edo Facebookera. Berkomat SLUk ez du bere gain hartzen webgune horien inolako erantzukizunik. Berkomat SLUrekin lotutako sare sozialetara eta kanpoko webgune eta kanaletara webgune honetako esteken bidez edo beste edozein modutan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten zaio honako hau: erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta edozein baldintza edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien erakunde arduradunen mende daude, eta inoiz ez Berkomat SLUren mende.

 10. Berkomat SLU sare sozialetan

Berkomat SLUk sare sozialetako profilak ditu, haren helburu eta jardueren berri emateko. Kanal horien bidez argitaratzen dena orientagarria izango da.

Erabiltzailearen sare sozialeko profilarekin Belkomat SLUren profilean erregistratzean, erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio Berkomat SLUri haren datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak Berkomat SLUren sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak honako helburu hauekin trata daitezke: erabiltzailearekin harremanetan jartzea eta egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzutea; informazio- eta lan-mezuak bidaltzea; ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzea; erabiltzaileak Berkomat SLUri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzea; eta, oro har, Berkomat SLUk sare sozialetan duen presentzia kudeatzea.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Berkomat SLUren sare sozialen bidez argitaratzen dituzten informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo bestelako materiala, baita, hala badagokio, datu pertsonalak ere) sare sozialetako beste erabiltzaile batzuen eskura gera daitezkeela, eta bisitariek libreki ikusi, komentatu eta partekatu ahal izango dituztela, sare sozial bakoitzak ezartzen dituen baldintzen arabera.

Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profilaren konfigurazioan erabiltzaileak kasu bakoitzean zehaztu dezake zer informazio izango den publikoa; gainera, eman dituen baimenak ikus ditzake, baimen horiek ezabatu edo desaktibatu ditzake, eta bere argitalpenak kudeatu ditzake bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen erantzukizuna izango da bere argitalpenek arau hauek errespetatzea: indarrean dagoen legeria, dagokion sare sozialak ezarritako erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak eta Berkomat SLUrenak; azken honek ez baitu bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenen inolako erantzukizunik. Berkomat SLUk bere kabuz eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legeria, erabilera-arauak eta ezarritako pribatutasun-politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Berkomat SLUk beste profil baztuk jarrai ditzake Facebooken, LinkedInen eta beste sare sozial batzuetan, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik duenik.

Berkomat SLUren LinkedIn, Facebook eta beste sare sozialetako kanalak sare horietako beste erabiltzaile batzuek jarraitu ditzakete, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dutenik.

Berkomat SLUk eskubidea izango du sare hauen bidez jasotako mezu eta iruzkinei ez erantzuteko. Berkomat SLUk edozein momentutan eta aurrez abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahalko ditu sare sozialetan egindako argitalpenak.

Jarraitzaile bazara edo “Gustuko dut” botoian klik egiten baduzu, hau onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalen tratamendua dagokion sare sozialean, haren pribatutasun politikaren arabera; 2) Berkomat SLUk zure kontaktuen zerrendan eta argitalpenetan dauden datuetarako sarbidea izatea; eta 3) argitaratutako berriak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Berkomat SLUren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, horretarako sare sozial bakoitzak dituen tresnak erabili beharko ditu.

11. Segurtasun neurriak

Berkomat SLUk bere datu-tratamenduetan jasotako datu pertsonalak tratatuko ditu, eta, horretarako, datu horien segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta zer arriskuren eraginpean dauden, dela giza ekintzaren ondorioz, dela ingurune fisiko edo naturalaren ondorioz, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurrien arloan aplikagarria den indarreko legediaren arabera. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla menderaezinak, eta posible dela legez kanpoko eta bidegabeko esku-sartzeak gertatzea, zeinak ez liratekeen Tratamenduaren Arduradunaren erantzukizuna izango.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, Berkomat SLUk erabiltzen duen enkriptatze-teknologia SLL protokoloetan oinarrituta dago, nabigazioa ahalik eta segururena izan dadin.

12. Segurtasun-arrakalak

Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Berkomat SLUri edozein gorabehera, segurtasun-arrakala, sarbide-desegoki edo baimendu gabekorik badago bere sarbide-gakoei dagokienez, bai eta beste edozein gorabehera ere, baldin eta horrek arriskuan jartzen badu informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia. Lehentasunezko abisu-tresnak hauek dira: 943514854 telefono zenbakia eta berkomat@berkomat.com helbide elektronikoa.

 

13. Interesdunen eskubideak

Interesdunak bere datu pertsonalen babesarekin lotutako eskubideak baliatu ditzake (datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, tratamendua mugatzea, eramangarritasuna eta aurkakotasuna), bai eta emandako baimenak kendu edo gai horri buruzko beste edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat helarazi behar zaio Berkomat SLUko Tratamenduaren Arduradunari helbide honetan: Ugaldetxo Industrialdea, Zuaznabar kalea, 48, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa), tel. 943514854; edo helbide elektroniko honen bidez: berkomat@berkomat.com.

Eskaerarekin batera eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia aurkeztu beharko da (NANa edo antzekoak). Eskaera legezko ordezkari gisa egiten bada, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu beharko da.

Eskaeraren ebazpenarekin ados egon ez edo erreklamazio bat aurkeztu nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakezu: www.aepd.es

 

14. Indarraldia eta aldaketak

Tratamenduaren Arduradunak eskubidea du Pribatutasun Politika hau aldatzeko bere irizpidearen arabera, legegintzan edo jurisprudentzian aldaketak egonez gero. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira webgunean argitaratzen direnetik aurrera. Erabiltzaileekiko harremana arautuko dute hura webgunean sartzen denean indarrean dauden arauek. Horregatik, Tratamenduaren Arduradunak gomendatzen du Pribatutasun Politika hau begiratzea webgunera sartzen zaren bakoitzean.

 

15. Jurisdikzioa

Berkomat SLUren eta erabiltzailearen arteko harremanetan indarreko araudian xedatutakoa bete beharko da, legeria aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari dagokionez. Hala ere, araudiak aurreikusten badu alderdiak foru baten mende egon daitezkeela, Berkomat SLUk eta erabiltzaileak legokiekeen beste edozein foruri esanbidez uko egingo diote, eta Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende egongo dira.

Berkomat SLUk Pribatutasun Politika hau ez betetzea jazarriko du, bai eta webgune honetan aurkeztutako edukiak behar ez bezala erabiltzea ere. Horretarako, zuzenbidearen arabera dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu, izaera ekonomikoa dutenak barne.